Urki Kafea kontzertuak eskaintzen hasi da barikuro eta domekero
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Disfruta Bizkaia
Astero, barikuetan eta domeketan, kontzertuak eskaintzen hasi da Galdakaoko Urki Kafea. Gaur, otsailak 3, Totem y Tabú taldea arituko da 21:30ean eta Carlos Carranzak eta Charlie Coshek kontzertua eskainiko dute domekan 20:00etan.
Duela hogeita sei urte ireki zituen ateak Galdakaoko Urki Kafeak. Ordutik, erreferente bihurtu dira herrian, gaueko giroan batez ere, eta orain kontzertuak eskaintzen hasi da, astero. Zehazki, bariku eta domeka guztietan dago musika saioak ikusteko aukera.
Kontzertuak doakoak dira eta ez da beharrezkoa izena ematea. Orain arte hainbat talde ikusteko aukera izan du publikoak, PinkTonik, Diversión Rock eta Garrick Triada, esaterako.
Aurrerantzean ere horrela jarraituko dute, kontzertuak lotuta dituztela barikuro ekainera arte eta domeketan ere hainbat saio antolatu dituztela. Hauek dira, besteak beste, entzun ahal izango diren taldeak:
· Otsailak 3, barikua: Tótem y Tabú, 21:00.
· Otsailak 5, domeka: Carlos Carranza eta Charlie Cosh, 20:00.
· Otsailak 10, barikua: M&A Swing Machine, 21:00.
· Otsailak 12, domeka: Richi &Fiz, 19:30.
· Otsailak 17, barikua: Bringas, 21:00.
· Otsailak 24, barikua: Sonic Free Station, 21:00.
· Martxoak 3, barikua: The Pioneers, 21:00.
· Martxoak 10, barikua: Rock y Rollo, 21:00.
· Martxoak 17, barikua: The NovenTones, 21:00.
· Martxoak 24, barikua: Donkey Riders, 21:00.