Urreta kiroldegia itxiko dute bihar bi orduz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bihar, irailak 24, Iberdrolak argindar zerbitzua hobetzeko lanak egingo ditu Galdakaon eta honen ondorioz Urreta kiroldegia itxiko dute bi orduz, 09:00etatik 11:00etara.
Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, Iberdrolak argindar zerbitzua hobetzeko lanak egingo ditu bihar, irailak 24. Horretarako, elektrizitate hornidura eten egin behar du aldi baterako eta lanek Bizkai kaleko instalazioei eragingo die.
Etena 09:00etatik 11:00tara izango da, «gehienez», eta ondorioz, tarte horretan Urreta Kiroldegia itxita egongo da.