Usansolorako tren zerbitzua berrezarri dute, baina harrapatutako pertsona hil egin da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Iurretako suhiltzaileak
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian, Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten behar izan du Etxebarri eta Usansolo artean baina zerbitzua berrezarri du jada.
Bizkaiko suhiltzaileek goizeko 7:00ak inguru tren batek Arizko geltokian pertsona bat harrapatu duela ezagutzera eman dute. Honen ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten behar izan du Etxebarri eta Usansolo artean eta autobusez eskaini du zerbitzua.
Bi orduz lan egiten egon ostean, harrapatutako pertsona hil dela jakinarazi dute suhiltzaileek. Behin lanak amaituta, Euskotrenek zerbitzua berrezarri du.
Segurtasun Saila gertakaria aztertzen ari da, baina oraindik ez du ezbeharrari buruzko datu gehiagorik eman.