«Virginia Imaz», Miren Bikandi
Miren Bikandi Belandia
BINKE / 2018ko apirila
Virginia Imaz
Gure herritik dabil 2017ko Emakunde Saria jaso dauan emakumea. Bai, Bardintasun Arloak antolatutako ikastaro bi emon dauz aurton Virginia Imaz pailazo eta hizlariak, eta hainbeste ikasi dodanez bertan, hemen idaztea erabaki dot. Clown lanetan 25 urte inguru izango dira Virginia ezagutzen dodala: bere «Modelo Clowntraproducitaria»-rekin hasi eta gero clown ikastaroak egin izan dodaz beragaz, UEUn be beragaz egon naz eta geroago ipuin kontalari. Sudurragaz eta sudur barik, beti liluratu nau. Bere berbetan: «Galarazita dagoena haustearekin hertsiki lotuta dago umorea. Pailazo «inozo», «ergel». «sinple» edo «ero» batek adierazi ezin dena adierazten duenean, aurrezarritako mugetatik harago doan jolas eta gizartearen paladin bilakatzen da klowna, arauak hausteko gosez dagoen publikoaren aurrean». Sormenari buruzko ikastaroan bere ikuspegi zorrotza eta hurbilaren laguntzaz hainbat arratsalde eder pasa genduazan Torrezabalen gure baitan daukagun sortzailea pizten. Laburregiak egiten ziran beti gure hiru orduak. Ikastaro hauetan bere jakinduriaren dantzan murgildu gaitu hainbeste gai sakon aztertuz eta barre ugari eginez. Jarraitu dagiala Galdakaotik, bere apaltasunetik, gu danok aberasten!