«Naturarekin bat» egiteko Barikupasa saioa antolatuko dute bihar Aperribain
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Crazyhours
Argizai Eskaut Taldeak, Bagabiz Euskara Elkarteak eta Galdakaoko Udalak Barikupasa ekimenaren saio berri bat antolatuko dute bihar, apirilak 26. Hitzorduan aurpegi margoketa eta eskulanak izango dira, besteak beste.
Barikupasa ekimena jarri zen martxan Galdakaon duela hilabete batzuk haur eta helduen arteko harremanaren hizkuntza praktikak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko helburuz. Ordutik, hainbat ekintza antolatu dira egitasmoaren baitan eta bihar, apirilak 26, beste hitzordu bat antolatuko dute.
Saioa Aperribain izango da, osasun-zentroaren aurreko parkean, eta Argizai Eskaut Taldeak, Bagabiz Euskara Elkarteak eta Galdakaoko Udalak antolatu dute.
Aperribaiko osasun-zentroaren aurreko parkean izango da 17:00etatik 19:00etara eta aurpegi margoketa, ginkana eta eskulanak izango dira, besteak beste.